Zure posta pribatua euskaraz

Zure pribatutasuna errespetatzen duen euskarazko e-mail zerbitzu segurua.

Doakoa

  • zureizena@ni.eus
  • 1 GBko postontzia
  • POP3/IMAP euskarria
  • Berria! Postontzia handitzeko aukera

Premium

  • Nahi duzun .EUS domeinuarekin pertsonalizatua
  • 3 helbide elektroniko
  • 6 GB edukiera guztira

Zergatik ?

Zure hizkuntzan

Erabat euskaraz den lehen posta zerbitzua: bezero arreta, web interfazea, laguntza dokumentuak, bezero-gunea, .EUS helbidea, ...

Datuen pribatutasuna bermatuta

Gure posta zerbitzuak datuen pribatutasun eta segurtasuna bermatzen du: iragarkirik ez, trackingik ez, komunikazio zifratuak, etab.

Behar duzun guztia

Web bidezko posta elektroniko azkarra, IMAP eta POP3 sarbidea, egutegi praktikoa, helbide-liburua, berbideraketak eta askoz gehiago.

Zerbitzuaren ezaugarriak

.EUS domeinua

Zure posta elektronikoa .EUS domeinuan izateko modurik onena: ni.eus domeinuan edo, Premiun planen kasuan, zuren gustoko .EUS domeinuan.

Posta zure mugikorrean

Sakeleko telefonoan zure gustuko posta elektroniko aplikazioa erabili dezakezu, baina webmail zerbitzura sartzeko aukera ere baduzu.

SPAMaren aurkako babesa

Zure postontzia garbi mantentzeko teknikarik aurreratuenak erabiltzen ditugu. Ez galdu denborarik zaborra kudeatzen, zure segurtasuna zaintzen dugu.

IMAP, POP3 eta Webmail

Zure postontzira sartzeko protokolo eta tresna ohikoenak eskaintzen dizkizugu, posta zuretzat egokiena den moduan kudeatu dezazun.

Iragarkirik ez

Ez dugu inolako iragarkirik erakusten ezta zure erabileraren inolako jarraipenik egiten. Zure mezuak eta zure datuak, soilik zureak dira.

Mezuen berbideraketa

Zure postontzian jasotzen dituzun mezuak beste helbide batera berbideratu ditzakezu. Premium eta Erraldoia planetan zure postontzira bideratzen duten helbide birtualak sortu ditzakezu.

Egutegia

Zure bizitza edota lana antolatzeko egutegi praktikoa eskaintzen dizugu. Eta CalDav euskarriari esker, egutegi ezberdinak sortu eta partekatzeaz gain, kanpo-egutegiak erakutsi ditzakezu.

Helbide liburua

Web bidezko helbide-liburu dotorea ere baduzu, behar duzun guztiarekin: kontaktu taldeak, CardDav euskarria, zerrendak partekatzeko ahalmena, etab.

Sustatzaileak

guebs.eus

Duela 15 urte baino lehenagotik domeinuen erregistro eta hosting zerbitzuak eskaintzen dituen hornitzailea gara.

Euskara eta .EUS domeinuen erabilera bultzatzeaz gain, kalitatezko zerbitzuak eta bezero-arreta hurbila eskaintzea dugu helburu.

guebs ezagutu
Domeinuak.EUS

PuntuEUS Fundazioak Ingurune digitalean euskara lehen mailako hizkuntza izan dadin egiten du lan.

.EUS domeinuaren bidez, euskara, ingurune digitalean, baliagarri, erabilgarri eta ikusgarri egitea da gure xedea.

PuntuEUS Fundazioa ezagutu