Salneurriak

Doakoa

0,00 € hilean Betirako doan!
Sortu kontua

Premium

3,00 € hilean BEZ barne
Erosi

Erraldoia

9,99 € hilean BEZ barne
Erosi
Helbide elektronikoa edozer@ni.eus edozer@zuredomeinua.eus edozer@zuredomeinua.eus
Zure .EUS domeinuarekin pertsonalizatua
Edukiera 1 GB Handitu daiteke! 6 GB 20 GB
Helbide elektroniko kopurua 1 3
100% euskaraz
Iragarkirik ez
Pribatasuna bermatua
Egutegia
Helbide-liburua
Erantzungailu automatikoa
Berbideraketak
Helbide birtualak
Egutegi eta helbide-liburu partekatuak
CalDAV eta CardDAV euskarria
Landing page sortzailea

Espazio edo posta kontu gehiago behar dituzu? Gure plan Erraldoia zuretzat da.

Ohiko galderak

Zeintzu dira Doako eta Premium zerbitzuen ezberdintasun garrantzitsuenak?

Premium planarekin zure aukerako .EUS domeinu bat eskuratuko duzu eta zure posta helbideak domeinu horrekin pertsonalizatuak egongo dira: zu@ni.eus helbidea izan beharrean, zu@zuredomeinua.eus izango duzu.

Hortaz gain, Premium planak espazio gehiago eta beste funtzio batzuk eskaintzen ditu.

.EUS domeinuaren kostua prezioaren barne dago?

Bai. Premium edo Erraldoia planetako edozein erosten duzuenean .EUS domeinu bat erregistratu edo transferitu ahal izango duzu, ezer gehiago ordaindu beharrik gabe. Berritzeko garaia heltzen denean ere, ez duzu ezer gehiago ordaindu beharko.

Beste domeinu luzapen bat (.COM, .EU, ...) erabili dezaket?

Premium planaren kasuan ez. Erraldoia planaren kasuan, bezero-guneko Posta Paneletik edozein luzapeneko nahibeste domeinuak gehitu ditzazkezu, baina domeinuen haien erregistro kostua ordaindu beharko duzu.

Espazio gehiago behar badut?

Doako plana baduzu, bi aukera dituzu: a) Webmail interfazeko ezarpenetatik postontzia handitu edo b) Premium edo Erraldoia zerbitzuetako bat erosi ezazu.

Berria! Postontziaren tamaina 6 GB-ra handitzeak urteko 23 € balio du, 15 GB-ra handitzeak urteko 48 €.

Dagoeneko Premium plana baduzu, bezero-gunetik Erraldoia planera handitu beharko duzu. Plan horrek 20 GB espazio eta nahi beste posta kontu sortzeko aukera ematen dizu.

Jada Erraldoia plana baduzu, bezero-gunetik behar duzun espazioa guztia erosi dezakezu.

Posta kontu gehiago behar baditut?

Doako zerbitzuarekin nahikoa baduzu, posta helbide gehiago eskatu itzazu.

Premium plana baldin baduzu, bezero-gunetik Erraldoia planera handitu beharko duzu. Plan horrek behar dituzun posta kontu guztiak sortzeko aukera ematen dizu.

Zein ordainketa modu eskaintzen dituzue?

Lehen erosketa egiterako orduan transferentzia, txartela edo PayPal bidez ordaindu dezakezu. Zerbitzua berritzeko orduan, aipaturikoez gain, banku-helbideratzea eskaintzen dugu.